Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Kolonbia’ Category

Proban jo behar dituzuen orkestrako zati guztiak goian dauzkazue (kitarrakoak barne), orain animo eta asko ikasi

Ya tenéis arriba todos los pasajes orquestales obligatorios para la prueba (también guitarra), ahora a estudiar y ánimo.

Anuncios

Read Full Post »

Egin dugun bidai interesgarri  hau eta gero, gure etxeetatik, azkeneko ondorioak atera eta proiektuari agur esateko ordua heldu da.

Musikalki, azkeneko aste honetan, egiten dugunarekin disfrutatzen ikasi dugu, nota bakoitzaren lekua bilatu eta duen garrantzia eman eta, batez ere, hego ameriketan duten energía eta indar hori sentitu eta publikora helduarazten saiatu gara. Lan egiteko beste era batzuk ezagutu  eta gure ezagupenen elkartruke batetaz hornitu gara. Kontutan eduki behar da, Colombia-ko kulturak jatorri asiatarra, hispaniarra, indigena eta afrikarra nahasturik dituela, zer dago hori baino anitzagoa eta jatorragoa den ezer?

Gure ikaslegoaren jarrera aste guztian zehar bikaina izan da. Naiz eta ordutegi aldaketarekin nekea gainean eraman eta alturaren gaitzaren ondorioak pairatu dituzten gutariko askok, hor egon dira jo eta fuego, jarrera profesionala erakutsiz eta edozein errepertorio, antzoki edo egoeratara egokitzeko gai direla erakutsiz.

Gauza musikalez gain, bizi ditugun giza esperientzietaz ere hitz egin behar dugu. Ez gara Colombia-raino kontzertuak bakarrik ematera joan, bertako esperientzia musikalak bizitzera baizik, eta Batuta fundazioan egon garen 3 egoitzetan, musikak gizartean izan ditzazkeen onurak ikusi eta nabarmendu ditugu, umeek edozein egoera pertsonala dutela medio. Fundazio horretan dauden irakasleak izugarrizko lana egiten ari dira ume hoiekin eta lortzen duten maila musikala benetan miresgarria da. Orain erreflexio txiki bat: Batuta proiektuaren ondorio garrantzitsuenetako bat musikaren bidez ume hoien bizitza kalitatea hobetzea den bitartean, guk gure bizitzako gehigarri huts bezala hartzen ditugu askotan musikako klaseak, gure bakarkako klasera joaten gara, kontserbatorio batetan ikasi dezakegu eta gure instrumentua ere badugu. Baino ditugun gauza on guzti hoiek ez al digute eramango, nolabait, gure gizartearen baloreak aldatzera? Konturatu eta baloratzen al ditugu besteekiko ditugun “abentaiak”? Garbi dagoena da, gure ikaslegoak hango umeekin izan duen esperientzia ez zaiela egun batetik bestera ahaztuko.

Ezin diogu bidai honi agur esan hau posible izatea egin arazi duten pertsonei eskerrak eman gabe. Mila esker Iñaki Lagos-i tamaina honetako proiektu batetan pentsatu eta antolatzeko gai izateagatik, lan egiteko gaitasun haundia erakusten du horrek. Baita ere Iker Sánchez-i gure ikaslegoarekin egin duen lan musikalagatik, musika ulertarazten laguntzeaz gain, bakoitzak orkestra barnean duen funtzioa barneratzen baitie. Gainera, bere tresnak erabiliz, kide bakoitzak dituen gaitasun guztiak kanporatzen ditu, orkestraren mai musikala igoaz.

Ez genuke orkestrarik edukiko, ikasleak bertan jotzen egongo ez balira! Denok teknikoki era berezi batetan prestatu behar izan dute, ganoraz orkestrako paperak ikasi eta guztion artean lan eta esfortzu berezi bat egin taldeko lan on bat lortu ahal izateko. Horregatik denok zoriontzen ditugu, eta ez musikalki bakarrik, pertsonalki ere primeran portatu dira eta! Aitor Gullón, gure bakarlariari ere, zorionik beroenak! Egunero gorantz joan zara eta kontzertuetan, eszenatokia bete duzu eta!

Proiektu guzti hau aurrera eraman ahal izateko beste talde garrantzitsu bat irakasleak izan dira. Mila esker ikasle bakoitzaren prestakuntzan zabiltzaten guztioi, partzialak eman dituzuenoi, orkestrako ensaioetan egon zaretenoi eta bidai honetara animatu zareten guztioi, ikaslegoaren ongi izateagatik irakasle, atrilero, monitore eta erizain lanetan aritu baitzarete!

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ere parte hartu du proiektu honetan eman duen subentzioarekin, beraz mila esker zuei ere! Batez ere Marcelino eta Mari Eli-ri.

Eskerrikasko, bihotzez, Hego Ameriketako Eusko Delegaritzari, eta bereziki, Ane Letamendia-ri, bere parte-hartze eta eskeini digun laguntzagatik, izugarrizkoa izan baita. Behar izan dugun guztietan egon da hor guri laguntzeko prest.

Gure eskerrik beroenak Fundación Batuta-koentzat beraien proiektuaren barne hartu eta beraiekin lan egin ahal izan dugulako. Ohore bat izan da guretzat zuekin lan egitea helburu bateratu bat lortu ahal izateko.

Azkenik, mila esker proiektu honetan hasieratik sinetsi duzuen gurasoei eta zuen seme-alabei aurrera eginarazten laguntzen diezuelako animoen eta mimoen bitartez.

Bidaiaren agur bero hau bukatzeko asmoz, blog-ean kontatu dizkizuegun gauzekin asmatu izana espero dugu. Beti ere, zuei gure bidaiaren barne sartu nahi izan dizuegu bizi izan ditugun abenturak kontatuz eta argazkiak erakutsiz. Gustora eta gogo haundiz egin dugu gure egunerokoa.

Gogorarazi, lortutako gauza guztiak entzun nahi badituzue, hauek izango direla EIO orkestrak egingo dituen hurrengo hiru kontzertuak: Maiatzak 12 (larunbata) Bilbon, Maiatzak 13 (igandea) Gasteizen eta Maiatzak 20 (igandea) Tolosan.

Besarkada haundi eta bero bat hemen atzetik ibili zareten guztioi! Hurrengo bidaiean ikusiko gara!

Después de un viaje tan bonito y enriquecedor, ha llegado la hora de sacar las últimas conclusiones y dar por finalizada esta experiencia inolvidable y única.

Musicalmente, durante esta última semana, hemos aprendido a disfrutar de lo que hacemos, de entusiasmarnos por cada pasaje que interpretamos y, sobre todo, a transmitir al público esa energía y vitalidad contagiosa que es tan natural en la cultura sudamericana. Hemos conocido otros sistemas de trabajo y a gente que nos ha enriquecido con sus conocimientos, realizando una actividad conjunta y simultanea con un país, en el cual, en su cultura se unen elementos de origen hispano, asiático, indígena y africano ¡qué más podemos pedir!

La actitud de nuestro alumnado durante toda la semana, en cuanto al trabajo se refiere, ha sido de sobresaliente. A pesar del cambio horario, del mal de altura que han sufrido muchos de ellos y el cansancio acumulado día tras día, han estado al pie del cañón, mostrando ser nuestros “pequeños” músicos con una actitud muy profesional y con capacidad de adaptarse a cualquier repertorio, sala o circunstancia.

Dejando a un lado la experiencia musical, no podemos despedir este viaje sin hacer mención a las experiencias humanas con las que hemos convivido estos días. No hemos llegado a Colombia sólo para tocar nuestros conciertos y volver. El contacto que hemos tenido con tres delegaciones diferentes de la Fundación Batuta, nos ha permitido observar y palpar los beneficios que puede conllevar la práctica musical en todo tipo de circunstancias personales. La labor que están realizando esas personas, al igual que el nivel musical que consiguen con esos niños y niñas es impresionante. Lo que para esos niños puede suponer mejorar su calidad de vida y social, para nosotros es algo habitual y, que quizás, no lo valoramos como debiéramos, como, por ejemplo, tener clases individuales, poder asistir a un conservatorio, poseer un instrumento propio, etc. Son circunstancias que nos hacen olvidar que no en todo el mundo es así ¿quizás debamos plantearnos los valores personales, por los cuales, nos dirigimos en nuestra sociedad? Creo, personalmente, que la sensación que han tenido nuestro alumnado cuando ha colaborado con los niños de Batuta no se les olvidará fácilmente.

No podemos despedir este viaje sin agradecer el trabajo de todas aquellas personas que han hecho que todo esto sea posible. Gracias a Iñaki Lagos por pensar y organizar un proyecto de esta envergadura, por su capacidad organizativa y de trabajo. Gracias también a Iker Sánchez por el trabajo musical realizado con nuestro alumnado, por la perspectiva musical que les aporta, por enseñarles la función de cada uno de ellos dentro de una orquesta y, por supuesto, por sacar el máximo partido de cada uno de ellos, consiguiendo un nivel musical que pocas orquestas juveniles de entre estas edades tienen.

No tendríamos orquesta sin alumnos/as, que al fin y al cabo ¡son ellos los que tocan! Todos estamos de acuerdo que han tenido que prepararse técnicamente, realizar un estudio personal bastante exhaustivo y del esfuerzo conjunto que han tenido que realizar para conseguir estos resultados positivos, por ello, felicitamos a todos ellos, no sólo en el aspecto musical, sino también en lo personal, ya que su comportamiento ha sido ejemplar. Aitor Gullón, como solista, ha demostrado tener capacidad para superarse a sí mismo día tras día, ¡te has comido el escenario!

Otra parte importante para conseguir los resultados deseados y poder llevar a cabo el viaje, han sido los profesores. Gracias a todos los que han participado en la preparación individual del alumnado, a los que han dirigido los parciales, a los que han estado en los tuttis orquestales y, los que han asistido a este viaje, haciendo de profesores, atrileros, monitores, enfermeros y todo lo que ha sido necesario para el bienestar de nuestro alumnado.

No podemos olvidarnos del Departamento de Educación del Gobierno Vasco, en especial de Marcelino y Mari Eli, ya que sin su subvención nada de esto sería posible.

Gracias, de todo corazón, a la Delegación del País Vasco en Sudamerica y, en especial, a Ane Letamendia, por su implicación y la tremenda ayuda que nos ha proporcionado durante esta semana, ya que ha estado pendiente de todo lo que hemos necesitado.

Nuestro más sincero agradecimiento a la Fundación Batuta por acogernos dentro de su proyecto y permitir trabajar e intercambiar nuestros conocimientos. Ha sido un placer y una experiencia única juntarnos para la consecución de un objetivo común.

Por último, gracias a todos los padres que han creído en este proyecto y han ayudado a sus hijos e hijas en la parte que les corresponde.

Para finalizar esta despedida, comentar que ha sido un placer acercaros nuestras aventuras por Colombia. Esperamos haber acertado en la información proporcionada y haberos hecho sentir parte de cada una de las actividades que hemos realizado en este estupendo viaje.

Recordar que todo lo que hemos conseguido, podréis escucharlo en los próximos conciertos que nos esperan el día 12 de Mayo (sábado) en Bilbao, 13 de Mayo (domingo) en Vitoria y el 20 de Mayo (domingo) en Tolosa.

Un abrazo de todo corazón y ¡hasta el próximo viaje! 

Read Full Post »

Berriro ere hementxe agertzen gara, Colombiako gure azkeneko gauean. Eguna, berez, berezia izateaz gain, badira beste egunekiko ezberdintasun batzuk: alde batetik, gaur errege-erreginak dirudigu lotara ekarri gaituzten lekuarengatik, eta bestetik, gure lanak izugarri ondo bete ditugunaren sentsazioarekin itzuli gaitezkeelako etxera.

Gaur goizean jeiki, kontzertu arropak jantzi eta “Julio Mario Santo Domingo” antzokira joan gara, gure bigarren kontzertua non izango ote zen ezagutzeko irrikitan. Bertara heldu eta izugarrizko eszenatokiarekin aurkitu gara, haundia tamainaz, polita itxuraz eta ona akustika kontuetan. Beraz… zer gehiago eskatu dezakegu? Argazkiak ez du azalpen gehiagorik behar.

Ensaiotxo bat egin eta Colombiako gure azken kontzertua iritsi da. Berriro ere, urduritasuna dela medio, maila onean hasi eta goruntz joan gara kontzertu osoan zehar. EIOK, publiko aurrean, bigarren aldiz jo den aldia izan da eta ederki egin dute gure neska-mutilek! Oso ondo dago obra hau gure artistak musika garaikidearen barne sartzeko, bere ikur, forma eta berezitasunekin. Gero, Aitor Gullón-en txanda heldu da eta berriro ere bere mailarik onenean erakutsi digu Weber-en obra. Izugarrizko arrakasta izan du bi kontzertuetan, jendeak barra-barra komentatu du publiko artean teknikoki eta musikalki duen maila  eta oso giro polita sortu du areto osoan. Eta azkenik, eszenatoki guztia aulkiz beteta zegoelarik, Prokovief-en txanda izan da. Aldi honetan, Juan Felipe Molano-k zuzendu du (Batuta Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria) eta hor izan dira gure artista guztiak bere aginduetara. Primeran egokitu dira eta aldaketa guztietara oso ondo erantzun dute, eta hori ez da beti erraza izaten. Ez dago esan beharrik, berriro ere, propinetan energia itzela jaso dugula neska-mutilen aldetik.

Gure lagun Colombiarrei negar artean agur esan, maletak hartu eta hotel berrira abiatu gara. A ze nolako aurpegia geratu zaigun hotelean sartu garenean! Izugarrizko sarrera polita, korridore haundiak, luxua non nahi, gela ezin hobeak, izugarrizko komuna eta…. igerileku bat! bere sauna eta jacuzziarekin! Begira, begira argazkietan! Gainera orkestrako kide bakoitzari bakarkako logelak jarri dizkigute. Nondik etorri zaigu opari hau? Askotan, azken orduko aldaketek bere gauza onak ere izaten dituzte.

Orain… gauza serioak. Biharko bidaia ondo definiturik utzi behar dugu eta. Gogoratu bihar 11.50etan  hartzen dugula hegazkina Bogotako ordutegian (18.50 etan zuen ordutegian) eta Parisera, Maiatzaren 8an heltzen garela goizeko 05.35etan (zuek daramazuen ordutegian). Gero 3 hegazkinetan banatuko gara. Hegazkin bakoitzean doazen jendea zerrenda batetan jarri dugu eta ordutegiak hauek izango dira:

PARIS – BILBO HEGALDIAREN ZERRENDA / LISTADO DEL VUELO PARIS – BILBAO

  • A hegazkina: Paris 07:40 – Bilbo 9:25
  • B hegazkina: Paris 10:15 – Bilbo 11:55
  • C hegazkina: Paris 12:55 – Bilbo 14:35

Bilbotik Gipuzkoa eta Arabara joateko autobusak egongo dira:

  • A hegazkinekoak 09:45ak inguruan aterako dira Bilbotik eta 10:45 aldean helduko dira Donostiara eta 11:15ak Irunera.
  • B hegazkinekoak 12:15ak inguruan aterako dira Bilbotik eta 13:15etan helduko dira Gasteizera.

Hoiek dira guztioak jakin behar ditugun gauzak. Parisera heltzean saiatuko gara ohartxo bat idazten, eta ezin bada, asteartean, iristean, bidaieko azken agurra bidaliko dizuegu.

Besarkada haundi bat hor egon zareten guztioi eta ZORIONAK Oihanerentzat!

¡Ya es nuestra última noche en Colombia! El día ya, de por sí, era especial por el concierto y por ser el último día, pero a eso hay que añadirle que, por una parte, estamos como reyes y reinas en el hotel al que nos han traído y, por otra, que volvemos a casa con la sensación de haber hecho bien nuestro trabajao. 

Una vez de levantarnos, nos hemos puesto el atuendo del concierto y hemos ido al Teatro Mayor “Julio Mario Santo Domingo”, deseando conocer el lugar donde se iba a desarrollar nuestro segundo concierto. Allí nos hemos encontrado con un escenario impresionante, grande en cuanto al tamaño, bonito en cuanto a la  imagen y con buena acústica para la proyección de la música, ¿qué más se puede pedir? La fotografía del principio no necesita más explicaciones.

Después de un breve ensayo, ¡ha llegado la hora de la verdad del segundo concierto! De nuevo, la orquesta a ido en progresión durante toda la actuación, terminando con un impresionante nivel si tenemos en cuenta las edades y los cursos en los que están nuestros chicos y chicas. EIOK ha tenido su segunda interpretación de la historia delante de público y ¡lo han hecho estupendamente! Es una obra que les viene muy bien para introducirse en la múscia contemporanea, con todos los símbolos, formas, efectos y características que conlleva este tipo de música. A continuación, ha llegado el turno de Aito Gullón y, de nuevo, nos ha sorprendido con un bonito y espectacular Weber. Ha causado una profunda impresión en el público de los dos conciertos, y muchos se han quedado sorprendidos con el nivel técnico y musical de Aitor y con el ambiente que ha sido capaz de generar en la sala. Por último, y una vez de haber llenado el escenario de sillas y atriles, se ha interpretado la sinfonía de Prokovief dirigido por Juan Felipe Molano (director de la Orquesta Sinfónica Juvenil Batuta de Bogotá). Nuestros intérpretes han respondido perfectamente a sus indicaciones, lo cual demuestra, que han adquirido un cierto nivel de maduración de la obra que deben interpretar. No hay necesidad de comentar que, una vez más, han arrasado con las dos propinas que han provocado que  la sala se ponga en pie.

Una vez de habernos despedido de nuestros compañeros colombianos entre lagrimas, hemos cogido las maletas y nos hemos dirigido a nuestro nuevo hotel ¡Vaya cara que se nos ha quedado cuando hemos entrado! Nos hemos encontrado con una entrada preciosa, con grandes pasillos, con objetos y lugares lujosos por doquier, una habitación inmejorable, un baño impresionante  y …. ¡una piscina! ¡con su sauna y jacuzzi! Además nos han repartido a toda la orquesta en habitaciones individuales… ¡mirar, mirar las fotos! ¿de dónde nos ha venido este regalo? A veces, los cambios de última hora pueden traer sorpresas agradables. 

Ahora… vamos a ir con las cosas pendientes del viaje. Recordar que mañana cogeremos el avión a las 11.50 hablando en el horario Colombiano (en Euskadi serán las 18.50) y llegaremos a Paris el 8 de Mayo a las 05.35. A partir de ahí nos repartiremos en tres aviones. Las personas que irán en cada grupo las veréis en la lista que hemos colocado a continuación. Los horarios serán los siguientes:

LISTADO DE LOS VUELO PARIS – BILBAO

  • Vuelo A: París 07:40 – Bilbao 9:25
  • Vuelo B: Paris 10:15 – Bilbao 11:55
  • Vuelo C: Paris 12:55 – Bilbao 14:35

Desde Bilbao, habrá autosbuses para ir a Guipuzcoa y a Álava:

  • Los del vuelo A, saldrán de Bilbao hacia las 09:45, por lo que llegarán a Donosti hacia las 10:45 y a Irún a las 11:15
  • Los del vuelo B, saldrán de Bilbao hacia las 12:15 y llegarán a Vitoria a las 13:15.

Esas son las cosas que debemos saber todos. Cuando lleguemos a París intentaremos escribir una nota y, si no se puede, en cuanto lleguemos al destino definitivo os enviaremos un último escrito para dar fin a nuestro enriquecedor viaje.

Un abrazo muy grande a todas las personas que habéis estado ahí y ¡FELICIDADES para Oihane!

Read Full Post »

VILLA DE LEYBA

Zer moduz zoazte zuei eman dizuegun sustoa eta gero? Gu hementxe goaz poliki-poliki gauzak antolatzen eta animoak gora bultzatuz. Bere gauza positiboak ere baditu honek… beraz, ez gara ba kejatzen hasiko! Bidaiaren aldaketari buruzko pare bat ohartxo: alde batetik, Marriott hotelean egongo gara bihar gauean (Avd. del dorado 69B – 53), a ze luxua! Bertan afaldu eta gosalduko dugu. Parisetik Bilbora-ko hegazkinen taldeak ere antolatu ditugu, baino aldaketa pare bat egin behar dira, beraz, bihar bertan, behin-betiko zerrendak ditugunean bidaliko dizkizuegu.

Villa de Leyban izan dugun egunari buruz hitzegiten jarraituko dugu sarrera honetan. Lehenengo argazkian, lo egin dugun etxea ikusi dezakezue. Gu bakarrik egon gara eta argazkian azaltzen den bezala, leku zoragarria izan da. Gosaldu ondoren, herria ikusi eta erosketak egitera joan gara, familia eta lagunekin ere konplitu egin behar da eta!

Kaletik gindoazela… a zelako sorpresa! Musika dohinuak entzun eta eskailerak gora joan gara, eta zer aurkitu dugun bertan?!?! Batuta proiektuaren sustraiarekin eginik dagoen orkestra bat! 25 bat ume zeuden bertan, adin eta maila ezberdinekoak, baino denok izugarrizko gogoarekin guri kontzertutxo bat jo nahiean. Entzun ondoren bere zuzendariarekin hitzegin eta arratsalderako geratu gara beraiekin egon eta klaseak emateko.

Bazkaldu eta han joan gara irakasle eta ikasle batzuk. Ze nolako esperientzia! Argazkietan ikusi dezakezuen bezala, gure ikasleak irakasle bihurtu dira momentu batez, eta primeran egin dute! Batzuk bakarka egon dira, beste batzuk berriz, taldeka. Batzuek beraien lehenengo klasea izan duten bitartean, aurreratuagoak zihoazten beste ume batzuk teknika kontuak hobetu dituzte. Alderik politena… beraiei zerbait erakutsi diegun bitartean, guk beraiengan askoz ere gehiago jaso dugula.

Hiru orduko bidaia egin ondoren, berriro ere Bogotako hotelean gaude. Oso nekatuta baino biharko kontzertuari begira, Bogotako antzoki garrantzitsuenean jotzen baitugu! Beraz, maletak egin eta lotara!

¿Qué tal estáis después del susto recibido? Nosotros vamos, poco a poco, organizando el nuevo planing de viaje, con buen humor y subiendo el animo. También tiene su parte positiva… ¡por lo que no nos vamos a quejar! Respecto a los cambios del viaje de regreso un par de apuntes: por una parte, sabemos que mañana vamos a dormir en el hotel Marriott (Avd. del dorado 69B – 53), ¡qué lujo! También cenaremos y desayunaremos allí mismo. Por otra parte, deciros que casi tenemos organizados los tres grupos necesarios en el trayecto de París – Bilbao. En cuanto tengamos la lista definitiva y nos lo confirmen, publicaremos la lista definitiva.

Vamos a seguir hablando de nuestro día en Villa de Leyba. En la primera foto, podéis observar el hotel donde hemos dormido. Hemos tenido todo para nosotros y, como podéis apreciar, es un sitio maravilloso. Después de desayunar nos hemos ido a visitar el pueblo y a hacer las compras de rigor… ¡hay que cumplir con la familia y los amigos!

Mientras íbamos por la calle… ¡vaya sorpresa! Hemos oído un poco de música y hemos subido unas escaleras…. y ¿qué nos hemos encontrado allí? ¡Con una de las raíces del Proyecto Batuta! La orquesta, lo componían 25 niños de edades y niveles diferentes, pero todos tenían muchísimas ganas de tocar y aprender. Todos ellos se han unido para ofrecernos un pequeño concierto con muchísimo entusiasmo. Una vez terminada la actuación, hemos hablado con la directora y hemos quedado para impartir unas clases durante la tarde y compartir así nuestras experiencias.

Después de comer… ¡ahí hemos ido algunos profesores y alumnos! ¡qué experiencia hemos vivido! ¡ha sido impresionante!. Como podéis comprobar en la fotografía, nuestros alumnos/as se han convertido en profesores durante un momento y ¡lo han hecho de maravilla! Algunos han impartido clases individuales, otros, sin embargo, grupales. Mientras que unos han recibido su primera clase de instrumento, otros han mejorado sus carencias técnicas. Lo mejor de esta experiencia… que mientras ellos recibían algo de nosotros, hemos sido recompensados con creces con su cariño y entusiasmo. 

Después de realizar tres horas de viaje, ya estamos de vuelta en el hotel de Bogotá. Estamos muy cansados pero ya estamos pendientes del concierto de mañana, ya que actuamos en el teatro más importante de Bogotá. Así que… ¡a hacer las maletas y a dormir!

Read Full Post »

Arratsaldeon. Aldaketak egon dira itzulerako bidaiean. Parisetik Bogotara gaur etorri behar zuen hegazkinak buelta eman behar izan du eta bihar genuen hegazkina  bertan behera geratu da. Honako ordutegi berri hauek jarraituko ditugu Air Francek esan digunaren arabera:

  • Bogota-Paris: Maiatzak 7, astelehena, irteera 11.50. Heldu, Maiatzak 8, asteartea, 05.30 (Pariseko ordutegian).
  • Paris-Bilbo: 3 hegazkinetan joango gara, baino ez digute esan taldeak nola antolatuko diren, ezin baitira zeuden moduan utzi. Dakigun gauza bakarra, lehenengo taldea 9.25etan helduko dela Bilbora, bigarren taldea 11.55 etan, eta azkeneko taldea, berriz, 14.35etan. Gogorarazten dizuegu taldeak ez direla pentsatuak zeuden moduan izango. Hori jakin bezain laister berriro ere idatziko dizuegu.
  • Autobusak: Parisetik-Bilborako hegazkinene araberaizango dira.

Sentitzen ditugu aldaketa guztiak, gu ere arriturik geratu gara, baino ezin dugu ezer egin. Norbaitek justifikanteren bat behar badu eskolan edo institutuan entregatzeko edo azterketaren bat daukalako, Iñaki Lagosi deitu eta itzulerako prestatuko ditugu.

Besarkada bat guztiontzat eta gauean idatziko dugu berriro ere ditugun berri guztiekin.

Buenas tardes. Ha habido cambios en el viaje de vuelta. Según nos ha comunicado Air France, el avión que tenía que venir de París a Bogota ha tenido que dar la vuelta, por lo que nuestro avión se ha cancelado y se retrasará un día. El nuevo plan de viaje será el siguiente:

  • Bogota-Paris: 7 de Mayo, lunes, salida a las 11.50. Llegada, el 8 de Mayo, martes, a las 05.30 (hora en París). 
  • Paris-Bilbao:  iremos en 3 aviones, como hasta el momento, pero no sabemos si los grupos se van a poder mantener como hasta ahora. La única información que podemos dar hasta el momento, es que el primer grupo llegará a Bilbao a las 9.25, el segundo a las 11.44, y el último grupo, a las 14.35.
  • Autobuses: dependerá de los grupos y horarios del avión Paris – Bilbao.

Sentimos todos los cambios e inconvenientes que pueden causar, pero no podemos hacer nada más que adaptarnos a este nuevo itinerario. Si alguien necesita un justificante para entregarlo en el colegio o instituto o en algún examen, podéis llamar a Iñaki Lagos y los intentaremos preparar para la vuelta.  

Un abrazo para todos y volveremos a escribir a la noche con las novedades que pueden presentarse.

Read Full Post »

 

Hementxe idazten dugu berriro ere Colombiako beste zonalde batetik! Atzoko eguna izugarria eta ezberdina izan zen, beharra duten umeekin inoiz bizi ez genituen esperientziak  eduki eta edertasun paregabeko lekuetan egon ginen. Zuei idazten saiatu ginen, baino ezin izan genuen internetean sartu.

Goizean Bogota hegoaldeko auzo behartxu batetan izan ginen kontzertu pedagogiko bat egiten. Bertan umeei instrumentu guztiak azaldu eta kontzertu txiki bat egin genuen Prokovief-en 7. Sinfonía eta kontzertuetako propina erabiliz, ume pila zeuden guri ikusi eta entzuten! Gainera gertutasuna egon zen gure artean eta umeekin harremana izan genuen, argazkian ikusi daitekeen bezala. Esan beharra dugu eremu behartxuetan Batuta taldea, Colombian eta, batez ere Bogotan, lan izugarria egiten ari dela. Leku guztietara heldu, umeei instrumento bat utzi eta musika erakusten diete bizi kalitate hobeago bat eskeini nahiean. Umeak izugarrizko interesa jartzen dute, nahiz eta zailtasunak eduki proiektu hau aurrera eramateko. Adibidez, batzuetan, instrumentuak txandakuz erabili behar dituzte ikasi nahi dutenean, ez baitute guztientzako. Gainera, ez dituzte bakarkako klaseak, nahiz eta oso irakasle onak eduki taldekako lana egiteko. Beraz, guzti hau kontutan izanda, duten orkestra lortzeak izugarrizko meritua dauka, eta gu, oso pozik gaude beraiekin bi kontzertu egin ahal izango ditugulako.

Eguardian berriz, autobusetan montatu eta Guatavita lakura joan ginen. A ze parajea! Oraindik ezin dugu sinetsi ere egin ikusi genuena! A ze nolako paisaia, lasaitasuna, natura…  3000 metrotara, unkigarria benetan! Ezin da hitzen bitartez guzti hori azaldu. Ala ere, jarri ditugun argazki batzuen bidez, imagina dezakezue sentitu ahal izan genuena. Gainera bertako tribuen bizimoduari buruz gehiago ikasi genuen: nolakoak ziren, zituzten erritualak, urreak beraientzat zuen balioa… izugarria da naturarekiko zuten  lotura ikusi eta sentitzea.

Lasaitasun hau gorputzean genuelarik, Villa de Leyva-ra etorri ginen, eta hementxe gaude! Beste egun berri bat hasteko prest! Nahiz eta atzo gauean herri honetatik bueltatxo eman genuen. Baino gauean azalduko dizkizuegu herri honen inguruko isotorio guztiak.

Osteguneko kontzertuaren inguruko ohartxo bat: ETB telebista etorri zen, baita atzo goizeko kontzertu pedagogikoa grabatzera ere, eta dirudienez, gaur gauean, larunbata, botako dute albisteetan EIO-ri buruzko erreportai txiki bat. Ea ikusi ahal duzuen eta gero guri kontatzen diguzuen azaldu dena! Hemendik ezin baitugu ikusi!

Mila esker blog-ean sartzen zareten guztioi! Eta batez ere, uzten diguzuen komentarioengatik!

Gosaltzera joan aurretik…..Zorionak Irati! Gaur zure urteak baitira! Ondo  pasa!

¡Aquí escribimos desde una nueva zona de Colombia! El día de ayer fue muy diferente, impresionante, intenso y lleno de contrastes, ya que, por una parte, pudimos ayudar (en la medida de lo posible) a niños que viven en zonas difíciles de Bogota y, por otra parte, disfrutar de un maravilloso e impresionante paraje.

Empezamos el día con un concierto pedagógico en un barrio del sur de Bogotá.  En él, mostramos todos los instrumentos de la orquesta, seguido de un pequeño concierto utilizando la 7ª sinfonía de Prokovief y la propina de los conciertos, ¡había un montón de niños! Además, nos relacionamos con ellos, sacando fotos como la que podéis ver. Es de mencionar la labor que está realizando la fundación Batuta en zonas necesitas de Colombia y, en especial, en Bogotá. Una vez de llegar a estos sitios, prestan instrumentos a los niños y les enseñan a tocarlos, intentando mejorar, en lo posible, su calidad de vida. Hay que tener en cuenta, que cada alumno no puede disponer de un instrumento, por lo que tienen la necesidad de ir rotando entre diversas personas para poder estudiar en cuanto les sea posible. Además, no disponen, como nosotros, de clases individuales. Pero el interés de los niños y el entusiasmo y la calidad de los profesores que disponen, hacen que este proyecto sea posible. Por lo tanto, debemos mencionar el merito y la labor de este proyecto y, nosotros, estamos tremendamente contentos de poder tocar con ellos los dos conciertos que daremos en Colombia.

Al mediodía, sin embargo, y contrastando con la actividad anterior, fuimos a la laguna de Guatavita ¡Vaya paraje! ¡Todavía no nos podemos creer lo que vimos! El paisaje, la tranquilidad que se respiraba, la fauna, la flora…. ¡todo fue impresionante! Sobre todo teniendo en cuenta que estuvimos a 3000 metros de altura. No se puede explicar todo esto mediante palabras. De todas formas, mediante algunas fotos que veis, podéis haceros una mínima idea del sitio donde estuvimos. Además, aprendimos más sobre el modo de vida de las tribus que habitaron esta zona: cómo eran, los rituales que practicaban, el valor sagrado del oro… ¡es impresionante la relación que mantenían con la naturaleza!

Todavía con esta sensación de tranquilidad, llegamos a Villa de Leyva, y ¡aquí estamos! ¡Preparados para empezar un nuevo día! Ya dimos una vuelta por sus calles, pero mejor os explicamos mañana todos los cuentos sobre esta villa.

Una pequeña nota sobre el concierto: tanto el jueves como ayer, vino la ETB y, al parecer, hoy por la noche, sábado, saldrá un pequeño reportaje sobre la EIO en las noticias de dicha cadena. ¡A ver si lo podéis ver! Y luego nos contáis todo lo que ha aparecido… que nosotros desde aquí  no lo podremos ver.

¡Muchas gracias a todos los que entráis en el blog y, sobre todo, por los comentarios que nos dejáis!

Antes de ir a desayunar…. ¡ZORIONAK Irati! 

 

Read Full Post »

Beno, beno! Estreinatu gara, eta nola! Sekulako arrakasta izan dugu, bigarren propinarekin batez ere! Eta a ze nolako dantzak eta bueltak egin ditugun! Kontzertuaren aurreko nerbioak albo batean utzi, eta publiko guztia zutik eta saltoka jarri dugu.

Lehenengo kontzertua izan dela kontuan hartuz, oso maila altua erakutsi dute gure artistek. Hasteko, EIOKen estrenaldi mundiala. Asko bota dugu faltan gure lankide eta lagun Toño Lauzurica konpositorea. Berarentzat zorion eta eskerrik beroenak! Gero, Weber-en fagoteko obra heldu da. Ezagutzen dugun Aitor pertsona ona bada ere, artista bezala oraindik hobea dela jabetu gara gaur. Zorionak bene-benetan! Eta “postrerako”, Prokofiev 7. sinfonia: 150 lagun eszenatokian, eta sua eta garra nonahi. Txaloak eta “bravoak” areagotu dute oraindik gehiago tenperatura! Hau beroa!

Gaur tartetxo bat eskeini nahi diegu irakasleei. Talde horri izena jarri nahi diogu. Bogota’s Dream Taldea, edo Risto Mejide &Co dira talde honen izenen aukerak. Bozkatu! Horretarako, to gure argazkia! Orain serioski, mila esker proiektu honetan parte hartu duten pertsona guztiei.

Eta bukatzeko, bi ohartxo: bata, gogoratu hurrengo sarrera noiz izango den ezin izango dugula ziurtatu, kanpora baigoaz. Eta bigarrena, bitxikeri bat: talde erraldoi honetan, inoiz baino fagotista gehiago dago metro karratuko. Baina denok gure Nerea maiteari nahi genioke argazki hau eskeini, besarkada beroena eskeiniz. Bassoon Power!

¡Bueno, bueno! Ya nos hemos estrenado, ¡y cómo! Hemos triunfado, ¡sobre todo con la segunda propina! ¡Vaya cómo hemos bailado! Una vez de superar los nervios previos al concierto, hemos conseguido poner al público en pie.

Teniendo en cuenta que ha sido el primer concierto, nuestros artistas han demostrado un gran nivel. De entremés, ha sido el estreno mundial de EIOK. Nos hemos acordado mucho de nuestro amigo y compositor Toño Lauzirica. ¡Vayan para el nuestra admiración y agradecimiento! Luego ha llegado el turno de Weber, con su obra para fagot y orquesta. Aunque sabíamos que Aitor era buena persona, hoy ha demostrado ser mejor artista, si cabe. ¡Muchísimas felicidades! Y de “postre”, la 7 sinfonía de Prokofiev: 150 músicos en el escenario y una atmósfera cargada de energía. Los aplausos y los “bravos” ¡han reventado el auditorio! 

Hoy queremos reservarnos un hueco los profesores. Queremos poner un nombre al grupo, y os proponemos dos opciones: Bogota´s Dream Taldea, o Risto Mejide &Co. ¡Votad! Para eso os dejamos una foto. Ahora en serio, queremos agradecer a todas las personas que han contribuido en este proyecto.

Para finalizar, un par de avisos: por una parte, recordad que no podemos responder de cuándo podremos hacer la próxima entrada debido a la excursión que tenemos planeada a Villa de Leyva. Y la segunda, una reseña: en este grupo tan grande, hay más fagotistas por metro cuadrado que nunca, y todos los que estamos aquí le mandamos un fuerte beso fagotero a Nerea ¡Bassoon Power!

 

Read Full Post »

Older Posts »