Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for 30 septiembre 2013

kaixo guztioi!

hemen gaituzue berriro ere, ilusioz eta ideaiz beteta. Merezitako uda zoriontsua izan duzuelakoan, datorren urteko proiektuari buruzko argibide batzuk nahi dizuegu bota, informazio gisa:

– EIO: aurten guztiok zaudete bidaia bai/ bidaia ez. Sorte galanta izan dugu aurreko urteetan, eta ez dugu inola ere ez datorren urteetan halakorik egiteari ateak ixten, baina aurten ez da egongo halako bidai luzerik. Egoera ekonomikoa nolakoa den ondotxo dakizue guztiok, eta ez dezagun inoiz ahaztu arren proiektu hau ez dela bidai-agentzia bat.

orain, berri onak: – aurten, gu kanpora ez, baina kanpokoak gurera bai etorriko direla. Hamar lagun afrikar gurekin izango ditugu, perkusiolariak guztiak. Benetan esperientzia zoragarria izango dela uste dugu.

– gainera, abesbatza batekin batera estreinatuko gara. Eta ez edonolako abesbatzarekin, Orfeoi Donostiarra Gaztearekin baina!

– Eta “oso kanpora” ez goazenez, aurten bai Kursaal eta Euskalduna aretoetan garela jotzekoak. Proiektuak merezi baitu, eta gainera horrenbeste izango garenez taula gainean, ezin izango dugulako ohiko lekuetan jo!

Beraz, urtero bezala,  itxura ederra du aurtengo proiektuak. Gainera, sorpresa batzuk baditugu gordeta! Denbora aurrera joan ahala, eta gauza gehiago ondo lotuak daudenean, joango gara argibide gehiago ematen. Bitartean, animatu izena ematera! Epea, lasai: abenduak 13a bitartekoa. Gutxi barru adieraziko dizuegu zehatz nola eman izena, egon lasai. Eta derrigorrezko obra, urrian zehar jarriko dugu blogean, ahalik eta lehen. Bestela, ohikoa denez, obra librea izango duzue dagoeneko ikasteko! Sarrera frogak, iaz bezala, urtarrilaren bukaeran: 25-26ko asteburuan.

_ EIO GAZTE: hemen ere gauzak aurrera doaz. Jarriko dugu informazio gehiago, egon lasai. Dakizuenez, epeak lasaiagoak dira. Gauza bat bakarrik, momentuz: sarrera-frogak iaz baino lehenago izango dira, EIO haundiaren frogen bueltan. Otsailaren hasieran, zehaztuko dizuegu. Eta urrian ere saiatuko gara derrigorrezko obra jartzen, instrumentuz-instrumentu.

Egon adi beraz blogean, eta animo!

hola a tod@s!

aquí estamos los de la EIO de vuelta, con las pilas a tope! Esperamos que hayáis pasado un verano bueno, pues venimos con ganas, ideas buenas y mucha ilusión! Pasamos a adelantaros información del proyecto de la EIO 2014:

– EIO. Este año (que nos conocemos!) estáis que si viaje sí, que si viaje no… Hemos tenido mucha suerte con los viajes anteriores, y no descartamos en absoluto futuros proyectos internacionales, pero hemos de comenzar adelantándoos que éste año 2014 no va a haber un viaje al extranjero. Somos todos conscientes de la situación económica en la que estamos, y además conviene recordar una vez más que la EIO no es una agencia de viajes, sino que buscamos proyectos con el valor pedagógico como primer objetivo. Si luego resulta que lo podemos mezclar e intercambiar con el resto del mundo, perfecto, pero éste año va a ser que no….

Hasta aquí, las “malas noticias”. Pero hay muchas buenas!: -este año, en vez de ir nosotros fuera, vendrán de fuera para estar con nosotros. Vamos a poder disfrutar de la compañía de diez percusionistas africanos, kenianos concretamente. Es una historia larga, ya os la iremos contando. Pero la convivencia y la experiencia prometen!

este año nos estrenamos con un coro, y no con un cualquiera: vamos a poder convivir también con el Orfeón Donostiarra Gazte.

en el escenario vamos a ser muchos, y queremos darle además mucho altavoz al proyecto. Es por eso que este año vamos a tocar en el Kursaal y en el Euskalduna.

así pues, creemos que el proyecto tiene muy buena pinta, y tenemos mucha ilusión puesta en él. Además, tenemos guardadas algunas sorpresas! Según se vayan cerrando las cosas, os iremos adelantando más información. Mientras tanto, animaos a las pruebas de acceso! teneis mucho plazo, tranquilos: hasta el 13 de diciembre. Las pruebas serán el último fin de semana de enero, 25-26. La obra obligada la colgaremos en el menor tiempo posible, no más tarde que octubre. Mientras, como siempre, podeís ir pensando y trabajando la obra libre. Enseguida pondremos cómo hacer la inscripción.

EIO GAZTE: aquí también seguiremos con la misma idea. Ya iremos poniendo información, pero sabéis que los plazos son más cómodos. Lo único, una novedad importante: este año vamos a adelantar las pruebas de acceso de la EIO Gazte, y hacerlas coincidir casi con las de la EIO “grande”. Serán a principios de febrero, para que os vayáis haciendo una idea. En octubre pondremos la obra obligada.

muchas gracias, y ánimo!

Anuncios

Read Full Post »